Hasiera » udalerriak » Izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina egingo du “Natul” Azpeitiko euskara taldeak

Izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina egingo du “Natul” Azpeitiko euskara taldeak

Sortu berria da euskara taldea, Azpeitian. “Natul” izango da taldearen izena eta izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina da egingo duten lehen ekimena. Postua jarriko dute igerileku aurrean, datorren asteartean eta ostegunean, 17:00etatik 20:00etara. Euria egiten badu, plazako arkupeetan egongo dira. Herritarren egiteko bakarra nortasun agiria eta familia liburua hara eramatea izango da, gainontzekoa euskara taldeak bideratuko du. 

Natul Azpeitiko euskara taldea, apurka-apurka, euskararen normalizazioan aurrera egiteko jaio da. Deituren aferan, besteak beste, herritarrei lanak samurtzea da taldearen helburua, eta postua jarriko dute herritarrei administrazioko izapideak errazteko. Izena edo abizena euskaratu nahi dutenek nahikoa izango dute familia liburua eta nortasun agiria postu horretara eramatea. Hortik aurrera, euskara taldeak egingo du lan guztia.

Behin paper kontua amaituta, eskaera egiten dutenek epaitegira joan beharko dute sinadura egitera. Beraz, honakoak dira herritarren egitekoak: dokumentazioa postura eraman eta, prozesuaren azken pausoan, epaitegiko papera sinatu.

“Echeverria, Aguirre edo Echaniz bada zure abizena; eta, behingoz, deiturak Natul idazteko gogoa baduzu, aukera hori eskainiko dizu Natul Azpeitiko euskara taldeak. Izana ez ezik, izena ere euskalduna nahi dugu guk, eta horregatik lagunduko dizugu abizena euskal grafiaz idazten.”

Edozer zalantza izanez gero, idatzi honako helbidera: natul.euskeraz@gmail.com.

 

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.