
Imanol Mugartegi alkateak eta Txema Abarrategi Garabideko koordinatzaileak irudikatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena. Hitzarmen horien asmoa da munduko hizkuntza gutxituen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko jarduerak bultzatzea. Berriatuarekin, 7 dira (Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun, Otxandio eta Berriatua) Garabiderekin hizkuntza lankidetza hitzarmena sinatu duten UEMAko udalerriak.






