komunikazioa | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea | 150 orrialdea
Hasiera » Argitaratutako albisteak. Egilea:komunikazioa (Orrialdea 150)

Egilearen artxiboak: komunikazioa

Honi buruz komunikazioa

Aktak euskaraz bidaltzeagatik helegiteak jaso dituzte UEMAko sei udalek

Asko dira EAEn Estatuko Ordezkaria den Carlos Urkixoren eskutik helegiteak jaso dituzten udalak. Oraingoan, Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalek jaso dituzte helegiteak aktak euskara hutsez bidaltzeagatik. Bihar, Eusko Jaurlaritzak deituta HAKOBAren bilera egingo da gaia lantzeko.
Irakurri osorik »

Euskararen arnasguneak sendotzeko lanean

UEMAk 100.000 berripaper banatuko ditu etxez etxe, datozen egunetan. Zortzi orriko berripaperaren bitartez, Mankomunitatearen lorpenak herriratzeaz gain, aurrera begira dituen erronkak ere jendarteratu nahi ditu UEMAK.
Irakurri osorik »

Jabier Zabaleta: “Non dago euskara Orion baino osasuntsuago?”

Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria da. Euskarak Orion bizi duen egoeraz galdetu diote Karkara Orio eta Aiako oinkarian.
Irakurri osorik »

UEMA ere #euskahaldun

Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Miren Segurola UEMAko koordinatzailea Mertxe Mujika eta Asier Amondo AEK-ko eta Korrikako arduradunekin elkartu dira, gaur, Azpeitian. UEMAk 19. Korrika babestu nahi izan du, horrela. UEMAko lehendakariak “nabarmendu, goraipatu eta eskertu” nahi izan du euskararen normalizazioa lortzeko AEK-k egiten duen ekarpena.
Irakurri osorik »
Itzuli gora