Egilearen artxiboak: komunikazioa
Honi buruz komunikazioa
UEMAn sartzea eskatu du Dimako Udalak
Pasa den ostiralean (urtarrilak 29) egin zuen urtarrileko udalbatzarra Dimako Udalak, eta aztergaien artean izan zuten Udal Gobernuaren proposamena: Dima UEMAra sartzeko eskaera egitea. EH Bilduren aldeko 5 botorekin eta EAJren hiru abstentziorekin hartu zuten erabakia. Behin Dimako Udalak erabakia hartuta,...
Irakurri osorik »
Hizkuntz eskubideen oinarrizko dekalogoa
Herrialde Katalanetako El Tempir d’Elx elkarteak hizkuntza eskubideen dekalogoa plazaratu du. Atzo eman zuen twitterren horren berri Kike Amonarrizek. Horren berri izan, eta diseinua apur bat aldatuta, Euskal Herrirako egokitu dugu dekalogoa. Oinarrizkoa da, baina ez dago soberan horrelakoak gogoraraztea...
Irakurri osorik »
Josu Labakari elkarrizketa ETBko Azpimarra saioan
Pasa den ostiralean, urtarrilaren 29an, UEMAko lehendakari Josu Labaka elkarrizketatu zuen Maddalen Iriarte kazetariak ETBko Azpimarra saioan. 14 minutuko elkarrizketan zehar, UEMAren nondik norakoez, 25 urteko ekarpenaz, eta aurrera begirako ildoez aritu ziren biak. Hemen elkarrizketa osoa, bere horretan, eitb.eus...
Irakurri osorik »
Xabi Aizpuruak jaso du Hausnartu Saria, UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanarekin
Gaur banatu dituzte Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen dituen Hausnartu Soziolinguistika sariak, Donostiako San Telmo museoan egin den ekitaldian. UEMAko teknikari Xabi Aizpurua Ugartek (Oikia, 1982) jaso du lehen saria. Zehazki, Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia...
Irakurri osorik »
