Egilearen artxiboak: komunikazioa
Honi buruz komunikazioa
Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpainari trabak ezarri dizkio Osasunbideak
Elizondoko osasun-etxean kanpainaren berri ematen duen materiala eta eskaera-orriak biltzeko kutxa jartzeko debekua iritsi da Osasunbideatik. Antolatzaileek udaletxera pasa behar izan dute osasun etxean zegoen material guztia. Eskaera egin nahi duten herritarrek osasun-etxean jaso beharko dute eskaera-orria, behin eskaera bete eta osasun-etxeko harreran aurkeztuta, kopia orria Iruritako kontsultategian edo Elizondoko udaletxean egongo den kutxan utzi beharko dute.
Irakurri osorik »
Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte, Lekeition
Lekeitioko Udaleko Euskara batzordeko kideak oso kezkatuta daude beraien herrian euskaraz gero eta gutxiago egiten delako. Euskararen erabilera sustatzeko 30 laguneko lantaldea osatu dute. Herritarren sentsibilizazioan eragiteko asmoarekin, UEMArekin elkarlanean antolatutako arnasguneen tailerrak egingo dituzte, besteak beste.
Irakurri osorik »
Pagolizarra eta euskara
Bideo honetan, ederki azaltzen da arnasguneek zer diren euskararentzat, baita UEMAk udalerri euskaldunetan egiten duen lan garrantzitsua ere. Igantziko Udala 2012an sartu zen UEMAn. Eta erabaki horren arrazoia azaldu nahirik, herriko Euskara Batzordearekin eta eskolarekin batera grabatu zuten bideoa. UEMA herrian bertan dagoen San Joan Xarreko erreserba naturalarekin alderatu dute, eta euskara bertako espezie babestuarekin, pagolizarrarekin.
Irakurri osorik »
Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldiko dokumentazioa ikusgai dago UEUren webgunean
Jardunaldiko atal bakoitzaren bideoa, hitzaldien laburpenak eta hitzaldietan erabilitako aurkezpenak eskuratu ditzake nahi duen orok. Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatutako “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldian lurralde-antolamenduak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duen eragina aztertu zen. Jardunaldiotako antolakuntzak eta batzorde akademikoak ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) izeneko tresna definitzeko, eta bigarren jardunaldi batzuetan aurkezteko konpromisoa hartu zuen.
Irakurri osorik »
