Kategoria artxiboak: Bideoa
Euskararen arnasguneak sendotzeko lanean
UEMAk 100.000 berripaper banatuko ditu etxez etxe, datozen egunetan. Zortzi orriko berripaperaren bitartez, Mankomunitatearen lorpenak herriratzeaz gain, aurrera begira dituen erronkak ere jendarteratu nahi ditu UEMAK.
Irakurri osorik »
Auzoko egitasmoa abian jarri dute, Azpeitian
Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako egitasmoa da Auzoko, herritarrak, euskara eta aniztasuna biltzen dituen egitasmoa. Proiektuaren helburua da euskaratik urrun bizi diren pertsonak hizkuntzara hurbiltzea. Auzokoren bidez azpeitiar guztiek euskarara murgiltzeko aukera izan dezaten bermatu nahi dute.
Irakurri osorik »
Udalerri Euskaldunen Eguna iragartzeko bideoa egin dute zarauztarrek
Udal langileak, Gaztetxeko kideak, tabernariak, merkatariak, euskalgintzako kideak, kazetariak, sindikatuetako ordezkariak, kulturgintzakoak eta osasun langileak hartu dute parte bideoan, besteak beste. Hainbat herritarrek, haur, gazte eta heldu, bat eginda osatu dute “euskaraz gara” leloa.
Irakurri osorik »
Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua eta kanta aurkeztu dituzte
Agerraldian izan dira Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria, Ibai Iriarte, Tolosako alkatea, kantuaren egile diren Emon musika taldeko Eneko Longarte eta Amets Arzallus. Horiez gain, Irrien Lagunen klubeko Ane piratak eta Tolosaldeako hainbat eragiletako ordezkariek han egon nahi izan dute: Tolosako Galtzaundi euskara elkartea, Krikiño aisialdi taldea, Tolosa Kantari, Udaberri dantza taldea, Lizardi elkartea eta Ibarrako Gaztetxea.
Irakurri osorik »
