Bideoa | Formatuak | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea | 2 orrialdea
Hasiera » Orrialdea 2

Kategoria artxiboak: Bideoa


Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko ekimena, Leitzaldean

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, UEMArekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin batera, mediku nahiz pediatra euskalduna eskatzeko ekimena antolatu du. Pediatra euskalduna izateko eskaera landuko da bereziki, eta horretarako gurasoen eskaera sinatuak bildu eta bideratuko dira.
Irakurri osorik »

Pagolizarra eta euskara

Bideo honetan, ederki azaltzen da arnasguneek zer diren euskararentzat, baita UEMAk udalerri euskaldunetan egiten duen lan garrantzitsua ere. Igantziko Udala 2012an sartu zen UEMAn. Eta erabaki horren arrazoia azaldu nahirik, herriko Euskara Batzordearekin eta eskolarekin batera grabatu zuten bideoa. UEMA herrian bertan dagoen San Joan Xarreko erreserba naturalarekin alderatu dute, eta euskara bertako espezie babestuarekin, pagolizarrarekin.
Irakurri osorik »

Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldiko dokumentazioa ikusgai dago UEUren webgunean

Jardunaldiko atal bakoitzaren bideoa, hitzaldien laburpenak eta hitzaldietan erabilitako aurkezpenak eskuratu ditzake nahi duen orok. Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatutako “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldian lurralde-antolamenduak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duen eragina aztertu zen. Jardunaldiotako antolakuntzak eta batzorde akademikoak ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) izeneko tresna definitzeko, eta bigarren jardunaldi batzuetan aurkezteko konpromisoa hartu zuen.
Irakurri osorik »

Arnasguneen tailerren inguruko balorazio positiboa egin du UEMAk

Dagoeneko zazpi herritan izan da UEMA tailerrak ematen: Orion, Araitzen, Markinan, Goizuetan, Bergaran, Zarautzen, Getarian eta Baztanen. Pertsona ugari bertaratu da tailerrotara eta aurrera begirako proposamen zehatzak egin dira guztietan.
Irakurri osorik »
Itzuli gora